XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aizu, Exteban! Aspaldian Bilbon izan al zara?

- Ez jauna.

Apaiza alferrik ari da. Azkenean galdetzen dio:

- Goxoa gustatzen al zaizu, Exteban?

Honek erantzuten dio:

- Bai jauna. Arrozesnea asko.

PILLIPOREN TXERRIA

Pillipo oso gizon bromosoa da Oiartzunen.

Erdi bertsolaria da eta esaldi eta pasadizo xelebre asko omen ditu.

Behin txerria hiltzen du etxean.

Isilik hiltzen du, albaitariari esan gabe.

Albaitariak kontu hartzen dio eta esaten dio:

- Ai Pillipo, Pillipo! Orain ere hil duzu zuk txerria aski isilik.

Pillipok erantzuten dio:

- Ez jauna. Horixe bai ezetz!

Garraisi ederrak atera zituen hiltzerakoan.

BELTXA BURUGOGOR

Oiartzuar bat kontrabandoan eta estraperloan oso trebea zen.

Mendikoa zen.

Beltxa esaten diote.

Behin Errenteriara joaten da.